XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barruan izan nuenean, botoiari eman nion eta dardaraz hasi zen, hotzikara etengabe batek zeharkatzen zuen nire gorputza, kalanbre eterno bat zen, atsegina, amaierarik gabea, ahotsak bere zakilaz hitzegiten zidan, bere zakil indartsu, gogor, beroaz, hondoraino sartuko zidala esaten zidan, zulatu egingo ninduela, apurtu, zatitu.

Mokorrei eraginka hasi nintzen, azkar eta erritmoz.

Telefono atzean hasperenak goraka zihoazen, eta ahotsak ez zuen ezer esaten, nik ez nuen haren kontakizunen beharrik: hots, arnasestu eta hasperenetatik irudikatzen nuen zakila gogor-gogorra zuela, bere zainak lehertzeko moduan nabarmenduko zirela, bere mutur distiratsua adurra dariola zegoela, korritzeko zorian, erremediorik gabe...

Horren guztiaren jakitun nintzen, eta ez nintzen asko harritu, bat-batean, ezin zuela gehiago esan zidanean; telefonoa nire bihotz gainean jartzeko eskatu zidan, nire orgasmoa ondo entzun nahi zuela eta.

Korritzera noa egin nion oihu, ni ere bai, entzun nion esaten; intziri etenak, hasperen basatiak, orroeak ia-ia. Gero, isiltasuna.

-Ipurditik eman nahi dizut, lauhankan jarri, eztarriraino sartu behar dizut-eta -esan zuen ahotsak.

Dardaragailua atera nuen zegoen tokitik eta, horrela, neure zukuez labandua, ipurditik sartu nuen, garrasi eragin zidan plazer bat sentitu nuen, ahotsak ere oihu egiten zuen: Horrelaxe maribero hori, horrelaxe, gustatzen zaizu, ezta? Sentitzen nauzu, ezta? Esaidazu, esaidazu sentitzen nauzula, berriro ari zait jaikitzen.